Ikasi egin nahi dut

  • Taller
    Descripción
    Guía
    Ejemplo
    Scratch

    Scratch es un entorno de programación que permite escribir programas de forma fácil e intuitiva sin necesidad de conocimientos de programación. Con Scratch los alumnos empiezan a programar personajes, animaciones e incluso sus propios videojuegos. Juegan, investigan y prueban cómo programar los elementos de una historia utilizando una interfaz gráfica muy sencilla. Scratch ayuda a los jóvenes a aprender a pensar de forma lógica y creativa, así como a trabajar en equipo.Guía explicativa de Scratch

    Scratch por niveles de dificultad

    Propuesta unidad didáctica

    Ejemplos de unidades didácticas de Scratch
    Guías juegos Scratch

    Perfil Trastea en la web de Scratch
    Scratch Jr

    ScratchJr es un lenguaje de programación visual diseñado para introducir habilidades de codificación a niños de 5 a 7 años de edad. Al crear proyectos en ScratchJr, los niños pueden aprender a pensar de forma creativa y razonar de manera sistemática, a pesar de no ser capaces aún de leer de manera correcta.Descripción de los bloques en Scratch Jr

    Guía de la interfaz de Scratch Jr

    Guía del editor de dibujo de Scratch Jr
    Tarjetas de programación de Scratch Jr
    Kodetu

    Los talleres de Kodetu tienen como objetivo desarrollar el pensamiento lógico, la planificación, comprender el funcionamiento de la tecnología y de la programación, así como adquirir nuevos modelos de comunicación. Kodetu plantea una serie de retos de programación visual de dificultad creciente, que no requieren conocimientos previos de programación. Los talleres de Kodetu son adecuados para enfrentarse a la programación por primera vez, y abrir los sentidos al pensamiento computacional.Guía explicativa de KodetuWeb de Kodetu
    App inventor

    App inventor es una plataforma de Google Labs que permite crear aplicaciones para móviles Android. De forma visual y a partir de un conjunto de herramientas básicas, el usuario puede ir enlazando una serie de bloques para crear su aplicación móvil de manera sencilla e intuitiva. Es necesario disponer de una cuenta de gmail.Web de app inventor
    Make World

    Make World es una plataforma educativa que se ha desarrollado dentro del marco de un Proyecto Europeo Erasmus+. La plataforma pone a disposición del alumno mini-juegos educativos contextualizados en las áreas STEM y pensados para trabajar nociones básicas de programación. Se trata de una herramienta educativa flexible, atractiva e innovadora, orientada a educación.Guía explicativa de Make WorldMW lista mundos e historias

    Kodetu / Kode ordua

     

    Noizbait programatu al duzu? Uste duzuna baino errazagoa da, eta zure inguruan duzun teknologia erabiltzeko balio du. Kodetu-rekin programazioa zer den ulertu eta zure lehen programak idazteko gai izango zara, geroz eta zailagoak diren erronkak gaindituz.

    Ea zenbat erronka gaindi ditzakezun!

    Scratch

    Scratch programazio-ingurune erraz bat da, bereziki gazteentzat diseinatua izan dena, eta animazio, mugimenduz beteriko ipun edota bideojokuak diseinatzea ahalbidetzen duena. Muga zure irudimena da! Erronka bat pentsatu eta Scratch-en sortu ahal izango duzu.

    Programa ezazu zure jokua!

    Make World

    Make World matematikan, biologian eta beste zientzia batzuetan oinarritzen diren mini-jokuak ebazteko ikaskuntza plataforma bat da. Gainera, zuk diseinaturiko mini-jokuetara jolastu ahal izango duzu.

    Ezagutu Make World!

    App Inventor

    MIT App Inventor Google-ek garaturiko plataforma bat da, zeinetan mugikorrarentzako aplikazioak sortu daitezkeen. Era bisual batean eta oinarrizko tresna batzuetatik abiatuz, hainbat bloke lotu ahal izango dituzu modu erraz batean mugikorrerako app bat sortzeko.

    Programa ezazu zure lehen mugikorrerako aplikazioa!

  • Bee-bot

    Ebatz itzazu erronka dibertigarriak erle-robota programatuz (bee-bot). Eman iezazkiozu beharrezko jarraibideak bide zuzena egin eta zure helburua lortzeko. Hizkuntzen, matematikaren eta labirintoen erronkak ebatziko dituzu, baita errealitate areagotua probatu ere.

    Beha itzazu guk proposaturiko erronkak!

    Lego WeDo

    LEGO-ren pieza klasikoekin, motor batekin, sentsore batzuekin eta ordenagailu bat eskura edukita zure robota sor dezakezu, eta Scratch bidez programatu.

    Ikas ezazu zure lehen robota sortzen!

    Arduino, BQ, mBot

    Bai BQ-ren robotika kit-ak zein Arduino plakak zirkuitu elektronikoen oinarrizko kontzeptuak ikasten lagunduko dizute, era erraz eta dibertigarri batean. Jarraibide gutxi batzuekin zirkuitu bat prestatu eta programatzeko gai izango zara, zuk nahi duzuna egin dezan.

    Anima zaitez zure lehen proiektua sortzera!

    micro:bit

    Txartel txiki programagarri bat da, programatzen ikastea errazagoa bihurtzeko helburua duena. Berezko programazio-ingurune bat dauka: Microsoft-en  MakeCode, indartsua den editore erraz bat. Txartelak hainbat sentsore eta eragingailu ditu, eta hauek programatuko ditugu guk nahi dugun moduan ibil daitezen.

    Ezagutu ezazu micro:bit!

  •  

    Informatika desentxufatua

    Frogatu nahi dugu posible dela informatika ordenagailu barik ulertzea. Ba al zenekien ordenagailuek soilik zero (0) eta bat (1) zenbakiak erabiltzen dituztela irudiak, soinua, hitzak eta zenbakiak adierazteko? Ulertzen duzu nola aurki daitekeen informazioa milioika daturen artean? Aurki ezazu nola funtzionatzen duten ordenagailuek joko dibertigarri batzuen bitartez!

    Mahai jolasa – COMPUS

    MOON jolasean jokalari bakoitza konputagailu baten barnean dagoen programa bat izango da, eta bilatzen dagoen emaitza (bits-en konbinazio zehatz bat) lortzen saiatuko da, beste kideek baino arinago.

    Ba al dauka generorik teknologiak?

    Bizitzak salbatu nahi dituzu? Jakin nahiko zenuke zer dagoen espazioan, edota itsas hobi sakonenetan? Ingurumena gustuko duzu? Ba jar zaitez martxan! Hurrengo aurkikuntza handia zurea izan daiteke. Aurki itzazu STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika) inguruko lanbideak. Bai emakume zein gizonek egin ditzakete, baina, aukera berdinak ditugu? Era berdinean baloratzen gaituzte?

    Social Lab: hackea ezazu sare sozial bat

    Social Lab itxurazko sare sozial bat da, zeinetan sareko pribatutasunaren inguruan era praktiko batean ikasiko duzun. Sare sozialak hackeatzeko trikimailuak erabili ahal izango dituzu, inolako arrisku edo mehatxurik gabe. Social Lab-en lagun berriak nola egin pentsatu beharko duzu, baita haien argazkiak edo kontaktuak nola ikusi. Erronka desberdinak gaindituz zure sare sozialetan gerta daitezkeen erasoak ekiditzen ikasiko duzu.

    Sormenezko elektronika

    Diseina ezazu plastilinaz egindako bideojokuentzako aginte bat, edota jo ezazu pianoa platanoak erabiliz, teklak izango balira bezala. Makey Makey izeneko kit-ari esker, ordenagailu bati esker eta irudimen apurtxo batekin, hau eta askoz gehiago sortzeko gai izango zara.

    Proba ezazu zure sormena!

    Nortasun digitala

    Ba al dakizu zer den nortasun digitala? Zuk ba al duzu? Ba al dakizu nola eraikitzen den? Sare sozialetan dituzun lagun guztiak ezagutzen al dituzu? Ba al dakizu nola babestu zure nortasuna sarean? Sare sozialak apartekoak dira komunitatearekin konektatuta egoteko, baita informazioa jasotzeko eta bidaltzeko ere, baina gure Nortasun Digitala kudeatzen eta kontrolatzen ikasi behar dugu, eta abantailetaz gain desabantailen jakitun egon.
  •  

    Dastamena eta zaporeak

    Dastamena eta zaporea berdinak direla uste al duzu? Uste al duzu mingainean zaporeen mapa bat daukagula? Noizbait eduki al duzu elikagai piperdun bat jan eta mingainean bero gehiago sentitzeko sentsaziorik? Edo, jan al duzu inoiz ahoan hotza eragin dizun elikagairik? Zergatik uste duzu horrela dela? Hemen galdera horiek erantzuteko zenbait esperimentu aurkituko dituzu.

    Indarra eta higidura

    Uste al duzu objektu bat noranzko batetan azeleratuz gero beti noranzko berean mugituko dela? Eta objektu borobil baten inguruan mintzo bagara? Eta objektu hori komuneko paper-biribilki bat edo txirrika bat bada?  Hemen galdera horiek erantzuteko zenbait esperimentu aurkituko dituzu.

    Korronte elektrikoa

    Uste al duzu korronte elektrikora konektaturiko gailu bat izanda korronte elektriko hori kontsumitzen egongo dela? Eta bonbila bat bada? Uste al duzu elektrizitatea gastatu egiten dela? Zergatik ordaindu egiten dugu argiaren faktura? Ba al dakizu benetan zelan funtzionatzen duen pila batek? Ba al dakizu ea bateriek korronte elektrikoa biltegiratzen duten ala ez? Hemen galdera horiek erantzuteko zenbait esperimentu aurkituko dituzu.

    Argiaren islapena eta errefrakzioa

    Uste al duzu argiak edozein material mota zeharka dezakela? Uste al duzu argiak likidoak zeharka ditzakela? Edozein likido? Hemen galdera horiek erantzuteko zenbait esperimentu aurkituko dituzu.