Kultura Digitalaren Astea – Gipuzkoa

Kultura Digital@ren Astearen helburua da Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek gizarteari aurre egiteko gaitasun digitalak garatzea eta haien garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, asmo horrekin, hainbat herritara eramango du aste honetako programazioa  “Kultura Digital@: erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin.

Errenteria eta Arrasaten apirilean zehar burutuko diren tailer eta hitzaldietan izena eman dezakezu esteka hauen bitartez:

Informazio gehiago: http://www.gipuzkoa.eus/es/web/kulturadigitala/semana

Irakasleentzako lantegi eskaintza berria 2017rako

Trastean urtea ikasten eta teknologiarekin trasteatzen hasi nahi dugu, horregatik irakasleentzako lantegi eskaintza berria atera dugu 2017rako.

Eskaintzaren lehenengo lantegi semipresentziala Scratch-en hastapenak” izango da. 25 orduko iraupeneko lantegi honek, Deustuko Unibertsitatean bi saio presentzialak gehi 20 online lan ordu izango ditu. Scratch-en oinarriak ikasi eta zuen ikasleekin gelan programazio inguru hau zabaldu ahal izateko izena ematera animatzen zaituztegu.

Hau, zuentzat prestatutako lantegien eskaintzaren hasiera baino ez da, urtean zehar irakasleentzako lantegi gehiago aterako ditugu, adi egon!

Informazio guztia eta izen-emate eskaera gure web orrialdean eta jarraian erantsita dagoen dokumentuan aurki dezakezue.

Gogoratu bai lantegiak bai Trastea irakasle kluba, irakasle guztiei zabalik dagoela, beraz zuen lankideak parte-hartzera gonbidatu, tokiak mugatuak dira!

Edozein zalantza edo argibide-eskaera izanez gero gurekin harremanetan jarri.

Scratch-en Hastapenak Lantegia

Kode Ordua

Abenduaren 5etik 11ara Kode Ordua ospatzen da mundu-mailan. Ordu beteko konputazio zientzietara sarrera bat da, edonork programatzen ikasi dezakeela eta gaiari buruzko oinarriak ulertu ditzakeela erakusteko diseinatuta dagoena. Mugimendu globala da, zeina 180 herrialde baino gehiagoko ikasleetara heltzen dena.  Ekitaldiko informazio guztia hemen aurkitu dezakezue .

Parte izan nahi al duzu?

Trastean ekimen honetan parte hartzen dugu, abenduaren 5ean eta 7an, Deustuko Unibertsitatean, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntzako ikasleentzako tailerrak antolatzen. Zuen ikastetxeetan parte hartzeko interesa baldin baduzue, gurekin harremanetan jarri (trastea@deusto.es) zuen tailerra antolatzeko.

Gainera, zuen ikastetxeetan parte hartu dezakezue Kode Ordu bat antolatzen, edonon eta edonork Kode Ordu bat antolatu dezake eta. Ekitaldiko webgunean 30 hizkuntza desberdinetan topatzen den dokumentazioa eskuragai  dago, baliabideak eskeintzeaz gain, kode ordu bat  zelakoa den irakasteko.

Parte hartzera animatzen zaituztegu, bai unibertsitatera etortzen bai zuen ikastetxeetan kode ordu bat antolatzen. Gero zuen esperientzia Trastearekin partekatzea izugarri gustatuko litzaiguke!