Sarean

Ikastetxeetan pentsamendu konputazionala indartzeko eta ikasleen inguruan suertatzen diren arazoak ebazteko beharrezkoak diren proiektu teknologikoak bultzatzeko asmoz Trastea abentura berri honetan murgiltzen da.

Pentsamendu konputazionala eguneroko problemak hauteman eta hauek ebazteko orduan konputagailuen teknika eta prozedurak aplikatzean datzan eskuduntza bat da. Horregatik, design thinking deritzon metodologian (sormenezko pentsaera) pentsamendu konputazionalak eskaintzen dituen ekarpenak integratzea da helburuetariko bat.

TRASTEA SAREAN-eri esker Trastea komunitatearen barnean dauden ikastetxeei gonbitea luzatzen zaie haien ikasleak robotika eta programazioan oinarritutako proiektuak garatzera anima ditzaten, egunerokotasunean azal daitezkeen arazoei konponbide bat emateko xedez.

Horretarako Design Thinking metodologia aplikatuko da.

 

TRASTEA SAREAN ekimenean parte hartu nahi duten ikastetxe orok hurrengo formularioa bete beharko du, ikastetxearen datuak eta ikas etapa zehaztuz.

Parte hartzen duten ikastetxeek, era berean, Open Schools for Open Societies izeneko komunitatearen parte izango dira, eskolak komunitateari irekitzea bilatzen duen Horizon2020-ren ekimen berritzailea.

 

Zer eskaintzen dio ekimen honek ikastetxeei?

  • Egunerokotasunean ager daitezkeen arazoei aurre egiteko proposamen teknologikoak.
  • Inpaktu sozialeko proiektu berritzaileak.
  • Ikastetxearen komunitateari irekitze handiagoa.
  • Inguruko agente desberdinekin lankidetza.
  • Ikastetxearen jarrera berritzailearen ezagutzea.
  • Ikastetxearen ikuspen handiagoa, bai era lokalean, zein estatu mailan edo nazioartean.

 

Proiektuaren inguruko informazio gehiago: www.osos.deusto.es edo hurrengo plataforman: https://portal.opendiscoveryspace.eu/node/853391

 

Hauek dira  TRASTEA SAREAN-en barne dauden ikastetxeak: