HUERTIK El Salvador Maristas ikastetxean

Huertik-ek, ikastetxeetan barazkiak landatzeko ideia erraza eskaintzen du lur eremu haundirik behar gabe. Oihal berezi bati esker, laborantza hazkundea sustatzen du substratu berezi bati esker. Horrez gain, gailu mugikor bati lotu daiteke berorren jarraipena egiteko. Horretarako, Huertik-en perretxikoa substratuan sartu eta mugikor batekin lotzea besterik ez da egin behar.
Hauxe da Bilboko El Salvador Maristas ikastetxeko 6.mailako ikasleak egin dutena. Ikasleak laborea bere gelan jarri zuten eta Trastearekin bere esperientzia partekatu dute.
Gelak hiru pertsona aukeratu zituen ureztaketaz eta sentsorearen kontrolaz arduratzeko. Hartutako datuekin datuen taulak eta grafikoak landuko dituzte gelan.

Huertik-ek gelan ortu bat izatea ahalbidetu die, ortuzain adituak bihurtuz, beste gaitasun generikoak praktikan jarri dituzten bitartean.

Ikastetxetik esperientziaren argazki bat bidali digute, eta arrakasta handia izan duela esan digute, hainbesteko arrakasta, zeina Agenda 21-eko taldeak lehen hezkuntzako gela bakoitzean Huertik bat ipini duen!

Huertik-ek irakasle eta ikasleentzako diseinatutako programa didaktiko bat dauka fitxa formatuan. Informazio gehiago nahi izatekotan bere web orrialdea begiratu.