Inspira Galdetegiak

 

"INSPIRA STEAM bokazio zientifikoak eta teknologikoak nesken artean sustatzeko programaren eraginkortasuna"

 

JARRAIBIDEAK:

Nork bete behar dituen galde-sortak

  • Inspira STEAM-en parte hartzen duten neska-mutil guztiek bete behar dituzte galde-sorta guztiak

Noiz pasatu galde-sortak

Galde-sortak egun edo saio desberdinetan bete daitezke. Garrantzizkoa:

  • Errespetatu galde-sortak pasatzeko ordena.
  • Egin Inspira STEAM programa hasi aurretik (“AURREKOAK”) eta azken saioaren ondoren (“ONDORENGOAK”).

OHARRA: azken saioa amaitutakoan, berriro betetzeko eskatuko zaizue, programaren eragina ebaluatzeko (“ONDORENGOAK”). Posta elektronikoz emango zaizue horren berri.

Galde-sortak idaztea

  • Ikerketa hau egiteko, beste autore batzuek aurretiaz baliozkotutako galde-sortak erabiltzen ditugu, eta galde-sorta horien erredakzioa eta luzera ezin dira aldatu.
  • Zenbait kontu zail samarrak egin dakizkieke ikasle batzuei. Horregatik, batez ere Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan, garrantzi handikoa da irakasleak instrukzioak ahoz irakurtzea eta zalantzak hasi aurretik konpontzea. Hori dela eta, komenigarria da irakasleak aldez aurretik galdetegia irakurtzea eta zalantzak izatekotan inspira@deusto.es bitartez galdetzea

Jarraibideak

  • Garrantzi handikoa da ikasleei pasatzen zaizkien galde-sorta guztiak zein ikastetxetakoak diren erregistratuta geratzea. Adibidez:
    • Arduradunak apuntatu egin behar du egunerokoan galde-sorta bakoitza zein egun eta ordutan egin den. Hona hemen erregistratu beharreko datuak:
      • Maila
      • Taldea
      • Galde-sortak zein egun eta ordutan bete diren (hainbat saiotan egin badira, zehaztu data eta zein galde-sorta bete den, bakoitzean).
  • Galde-sortak aurkezteko ordena ondoren ageri dena izan behar da (parte hartzaileen erantzunak baldintzatuak izan ez daitezen):
    1. Interes profesionalak
    2. Zientzia edo teknologian aitorpena duten pertsonei buruzko ezagutza
    3. Teknologiarekiko jarrera
    4. Autoefikazia
  • Garrantzi handikoa da ikasle bakoitzak bere galdetegiak banaka erantzun dezan.  Gainera, garrantzitsua da jakitea ez daudela erantzun zuzenak eta okerrak, guztiak baliotsuak dira.

AURREKOAK (lehenengo saioaren aurretik)

Ikasleen 1. galde-sorta

Interes profesionalak:https://goo.gl/forms/VO3J37pGWCXAMxhI3

Ikasleen 2. galde-sorta

Zientzian edo teknologian aitorpena duten pertsonak: https://goo.gl/forms/xWfiIoYKousIuTUR2

Ikasleen 3. galde-sorta

Teknologiarekiko jarrera: https://goo.gl/forms/qSJV1LZ9c2H2nGOI3

Ikasleen 4. galde-sorta

Autoefikazia: https://goo.gl/forms/5eI2YsiWXdZ92RDy1

ONDORENGOAK (azkeneko saioaren ondoren)

Ikasleen 1. galde-sorta

Interes profesionalak:https://goo.gl/forms/VO3J37pGWCXAMxhI3

Ikasleen 2. galde-sorta

Zientzian edo teknologian aitorpena duten pertsonak: https://goo.gl/forms/xWfiIoYKousIuTUR2

Ikasleen 3. galde-sorta

Teknologiarekiko jarrera: https://goo.gl/forms/qSJV1LZ9c2H2nGOI3

Ikasleen 4. galde-sorta

Autoefikazia: https://goo.gl/forms/5eI2YsiWXdZ92RDy1

Ikasleen 5. galde-sorta

Gogobetetasuna:https://goo.gl/forms/TFZhX5bz783uNhXI2

Galde-sortak egin izanaren berrespena

Ikastetxeko parte hartzaileek galde-sortak betetzen dituztenean, arduradunak jakinarazi egin behar digu mezu elektroniko baten bidez:

  • Galde-sortak bete dituen ikastetxea.
  • Talde kopurua eta maila.
  • Galde-sorta bakoitza egin den eguna eta ordua.

Informazio hori, hona bidali behar duzue: MªLuz Guenaga (mlguenaga@deusto.es). Jarri erreferentzia hau mezuaren gaian: [INSPIRA galde-sortak]

 

Eskerrik asko denoi zuen laguntzagatik!