MENTOREENTZAKO ZERRENDA
Proiektuko lana errazteko, Inspira STEAMen barruan mentore izanik egin beharko diren ekimenen zerrenda tenporizatua bidaltzen dizugu. Hemen duzu zerrenda eguneratua eta behar diren estekak bertan dituzu: http://bit.ly/inspira-checklist-mentora
Ikastaroaren aurretik:
- Eman izena (webean). Antolaketatik komunikazio guztiak egiteko erabiliko dugun posta-zerrendan apuntatuko zaitugu.
- (Aukeran) Etorri proiektua aurkezteko saiora (maiatza-ekaina).
- Eman izena (webean). Bertan dituzu antolatuta dauden prestakuntza saio guztiak.
Izena eman ondoren, hasi aurretik:
- Behin-behineko ikastetxeen eta mentoreen esleipena jasoko duzu. Erantzun posta elektronikoz, arazorik ikusten baduzu.
- Joan prestakuntza saioetara (aukerakoa aspaldiko mentoreentzat: 2-3 urtean behin berriro prestakuntza saiora joatea gomendatzen dugu).
- Jaso InspiraSTEAM materiala (prestakuntzako 2. saioan). Aspaldiko mentoreok pasa zaitezkete bila:
- Urriak 5, ostirala, 16:30 – 19:00, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, Ingeniaritza Fakultatea, 208 gela.
- Urriak 9, asteartea, 16:00 – 18:30, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, Ingeniaritza Fakultatea, 208 gela.
- Egun hauetan ezin bazara etorri, jarri harremanetan hona idatzita: inspira@deusto.es
- (Materiala zeuretzat da. Neska-mutilentzako baliabideak eskolan izango dituzu eskura, bertara joaten zaren lehenengo saioan).
- Behin betiko ikastetxeen eta mentoreen esleipena jasoko duzu. Erantzun posta elektronikoz, adierazten zaizun epean, arazorik ikusten baduzu.
- (Aukeran) Zure lantokiko arduradunarekin hitz egin dezakezu, Inspira STEAM erakundeen konpromisoa sinatzeko.
- Eskatu Inspira STEAM mentoreen elkartean izena emateko, mentoreen arteko komunikaziorako eta lankidetzarako, programak dirauen bitartean. Google +eko komunitate hau erabiliko dugu (erabili Gmaileko helbide elektroniko bat edo GSuiteko erakunde bat, edo sortu Google +eko kontu bat edozein helbide elektronikorekin): http://bit.ly/inspira-comunidad Bertara sartzeko, jarraitu esteka honi (gonbidapena): https://plus.google.com/communities/101507496768685035755?sqinv=c2tIeGpTa1hGaXprTnNkN0RyZ0I5dE83blktR1Bn Eta sakatu “onartu” teklan, ezkerrean agertzen denean.
Behin taldearen/ikastetxearen esleipena egindakoan:
- Bidali argazkia + biografia + gizarte sareetako estekak weberako (inprimakia).
- Ikastetxeko arduradunen eta mentoreen arteko harremanaren informazio gurutzatua jasoko duzu (zuri dagokizun ikastetxeko taldeei dagokien informazioa baino ez duzu jasoko). Idatzi edo deitu ikastetxera harremanetan jartzeko, neska-mutilekin izango dituzun saioen egunak zehazteko eta beste xehetasun batzuetarako.
- Harremana izandakoan, berrets iezaguzu martxan dagoela (inprimakia).
- Saio bakoitzean:
- Prestatu saioa dagokion gidoiaren laguntzaz (partekatutako karpetan duzue)
- Erabili elkartea edozein zalantza, ideia edo esperientzia partekatzeko gainerako mentoreekin.
- Saio bakoitzaren aurretik, adierazi ikastetxeari eta egiaztatu zelako baliabideak beharko dituzun: ikus-entzunekoak, eskolako materiala, gela zabaltzeko eta ixteko datuak, ikastetxera sartzea, etab. (Lehenengo saioan, egiaztatu neska-mutilek koadernoak dituztela eta eranskailuen kit-ak eman dizkizutela).
- Saio bakoitzaren ondoren, erregistratu saioaren feedbacka (imprimakia).
Saio guztien ondoren:
- Bete gogobetetasuna neurtzeko azken galde-sorta (imprimakia).
- Itxiera jardunaldira gonbidatuko zaitugu (otsaila-martxoa).
Beste kontu batzuk
Eranskailuak. Eranskailuak saio bakoitzeko edukiarekin daude lotuta. Nahi duzun bezala erabil ditzakezu. Gure proposamena da neska-mutilei saioaren amaieran ematea. Eranskailuak DIN A4ko hiru orritan emango zaizkizue, erditik zatitu DIN A5eko 6 orri ateratzeko, orri bat saio bakoitzeko:
- 1. saioa: STEAM
- 2. saioa: Genero estereotipoak
- 3. saioa. Lanbideak
- 4. Saioa: STEAM emakumeak historian
- 5. saioa: STEAM emakumeak gaur egun
- 6. saioa: #STEAMneskak / #STEAMmutilak
Materiala. Behar duzun material guztia irakurgarri duzu Google Driven karpeta partekatuan: http://bit.ly/inspira-2018-mentoras-material
Zalantzarik edo gorabeherarik izanez gero, jarri harremanetan noiznahi hona idatzita: inspira@deusto.es