Lantegiak

Irakasleentzako

Programazioa, robotika, gizarte sareak eta gehiago.

Aurretiko izen-ematea

Deusto Learning – Ingeritza Fakultateak lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzendutako lantegi erdipresentzialak eskaintzen ditu. Ikastaro guztiek hilabete eta erdiko iraupena daukate, bi ordu eta erdiko saio presentzialekin. Gainera, talde zein bakarkako 20 lan orduetan zehar, irakasleak eskuratutako ikaskuntza bere irakasle-jardueretan aplikatu ahal izango dituen ekintzak burutuko ditu. Ikastaroa bukatu ostean, irakasleak ikasitako eta sortutako baliabideak erabili ahal izatea da helburu nagusia.

  • Irakaskuntza praktikora zuzendutako lantegiak.
  • 5 orduko atal presentziala eta 20 orduko online atala.
  • Saio presentzialak Deustuko Unibertsitateko ordenagailu geletan.
  • Parte-hartzaileek lantegi bukaeran asistentzia ziurtagiria lortuko dute.
  • Ikastaroan garatutako proiektuek Creative Commons Reconocimiento – No comercial (by-nc) lizentzia izango dute.

 

ERDIPRESENTZIALA

 

SAIO PRESENTZIALAK +
ONLINE PRAKTIKAK

 

PROGRAMAZIOA, ROBOTIKA, MUGIKORRAK GELAN

 

GIZARTE SAREAK, TEKNOLOGIA ETA GENEROA,
EBIDENTZIETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

HURRENGO LANTEGIAK